2010-02-07

Boliviaraino ostiral goizean


"MINERITOS" ikusentzunezkoa hartuta etorri zitzaigun ostiralean Ander IZAGIRRE kazetaria. Hala, joan den irailean berak eta lagun argazkilari nafar batek Boliviako goi-lautadetara egindako bidaiaren emaitza ikusteko aukera izan genuen ikasle, irakasle eta goiz horretan gurera hurbildu ziren guztiek. Mineritos-en Avigailen -hamabost urteko neskatxaren - bizimodua azaltzen digu kazetariak, eta ondo azaldu ere, honek eta bere herriak zeinen gogor egiten duten lan Potosi-ko mendiaren tripetan harriari mineral preziatua ateratzeko. Urteetako bizimodu gogor eta jasangaitzaren ondoren, Avigailek eta bere adinkidea den Fernandok itxaropen zirrikito bat ikusten dute eta euren herriak etorkizun hobea ezagutu dezan lanean hasiak dira dagoeneko. Bejondeiela!