Koldo IZAGIRREk bisitatu gintuen asteazken goizean. Berekin ekarri zituen baforeak eta parolak, zamaketariak, emakume batelariak, amarratzaileak, marinelak eta portuko beste hainbat ofizio. Eta ofizio horiekin batera portuan egiten zen hizkera bizia, orduko hitz eta esapideak, eta gogorarazi zigun Pasaiako portua poliglota zela orain 100 urte eta oraindik ere halaxe dela... Bere hitzaldian, ondoren, Pedro Mari Otaño bertsolaria ekarri zuen gogora eta berak idatzitako bertsoak... eta Bidasoa ibaia eta itsasoa, eta Argentina... eta urtarrilaren 26a Pasaiak gogoan izan beharko lukeen eguna dela... Zenbat kontu!!!
Eskerrik asko Koldo.
0 erantzun:
Publicar un comentario en la entrada