2007az geroztik euskaltegiko mintzalagunen, kultur-asteen, barnetegien eta beste mila kontutxoren berri ematen...



2010-02-07

Santa eskean, ostegun iluntzean



Urteroko tradizioari eutsi diogu aurten ere, eta Santa Ageda bezperako koruak ez du hutsik egin. Ilunbe musika eskolakoen gidaritzapean, haiek eta gu (irakasle eta ikasleok) elkar hartuta Amets ARZALLUS eta Sustrai COLINA bidelagun genituela, hor ibili gara Trintxerpeko kaleetan gora eta behera. Eguraldia lagun jenderik ez da falta izan, eta martiriari laguntza eskatu ondoren, euskaldunok ohi dugun moduan, mahai baten giran amaitu dugu otsailaren 4a.