
Gogoratuko duzuenez, aurreko irteerarik gabe geratu ginen elurra zela eta. Baina, elur-giroa pasa denez eta udaberriko eguraldia izango dugulakoan berriro ere mendi bueltaska egiteko prest gara mintzalagunok.
Martxoaren 14an, igandea, Platako Farolatik irten eta Ulian barrena Sagueseraino joango gara. Hamaiketakoa egiteko topatuko dugu txokoren bat, ezta?
Badakizue, hortaz, pasa mezua eta ea zenbat mintzalagun elkartzen garen igande horretan!!
(Euskaltegitik 9:30ak aldera irtengo gara)
1 erantzun:
Aupa eta animo mendira joan zareten guztioiiiii! Eguraldia ere ez duzue txarra ibiltzeko... (Alperrok etxean geratu gara)
Publicar un comentario en la entrada