2007az geroztik euskaltegiko mintzalagunen, kultur-asteen, barnetegien eta beste mila kontutxoren berri ematen...



2010-08-30

Amerikanuak

AMERIKANUAK 90 minutuko iraupena duen dokumentala da, bertan, Amerikako Estatu Batuetako mendebaldean, Elko-n (Nevada) bizi diren euskaldun etorkinen egunerokotasuna islatzen da. Ikuspuntu errealista batetik munduko euskal diasporaren zati baten egoera erakusten da.

amerikanuak (teaser) from Berde Produkzioak on Vimeo.


Urrian Gernikan dira estreinatzekoak, eta ondoren hainbat jaialditan aurkeztekotan dabiltza. Zinema aretoetara ere ekarriko omen dute.

1 erantzun:

Anónimo dijo...

Irailaren 18an estreinaldia Principe-n.