2007az geroztik euskaltegiko mintzalagunen, kultur-asteen, barnetegien eta beste mila kontutxoren berri ematen...



2010-09-08

HABEren dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik da.

HABEk zabaldu du dirulaguntzak eskatzeko epea.

Noiztik: Irailaren 7tik aurrera
Noiz arte: Urriaren 6a arte

Norentzat: 2009ko bigarren deialdian edo 2010eko lehenengoan HABEren lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren mailak (edo horien baliokideak) egiaztatu dituzten ikasleek egin dezakete dirulaguntza-eskaera.

Eskaera hemen egin behar da, baina gogoratu euskaltegiak emandako agiria ere aurkeztu behar dela. Zatozte, beraz, euskaltegiko idazkaritzara agiri horren bila.
Informazio zabalagoa, HABEren web-orrian