2007az geroztik euskaltegiko mintzalagunen, kultur-asteen, barnetegien eta beste mila kontutxoren berri ematen...



2011-12-05

"Jardin bat zuretzat" Xabier Lete

Zoragarria!!!! Hona hemen abestia:
Jardin bat zuretzat (Xabier Lete)

Mila esker X. Euzkitzeri ezagutarazteagatik!!! _______________________________________________________________ 1999 / IX / 25ean Errenterian eman zuen azken kontzertuan abestu zuen Letek. Egunak eta gauak, uda ta negua, etsipen ilunena, zorion ordua, bizitzaren zauriak, helburu galduak, laztanik samurrenak, bide erratuak, elkarren babesean igarotakuak. Egunsentiko ihintza, goizeko loreak, itsasoaren hatsa eta koloreak, urruneko hiriak, lurralde hobeak, musika eder baten azken akordeak, maitasunezko hitzak barruan gordeak. Eskutikan helduta amilduak gera erreka bat bezela menditikan behera, oinazea geurea, geurea plazera, itzal bihurtuko naiz zu galtzen bazera, itzalaren itzala ezereza bera. Mugarik gogorrena, noizbait hil beharra, igaro eta gero munduko zeharra, menta beltxen usaina zure irrifarra, betiko gozatzea nere ametsa da, zeruko jardinetan, zerurikan bada...

1 erantzun:

Anónimo dijo...

Olerki hori oso polita da.