2011-12-30
Zinema euskaraz on line
Gabonetako eten honetan ere zure euskara maila hobetzeko eta bide batez ondo pasatzeko modu erraza topatuko duzu
Kulturklik.com webgunean.
“Zinema Euskaraz” ekimenak 43 film jarri ditu guztion eskura sarean streaming bidez doan ikusteko zuen ordenagailuetan edota internetera konekta daitezkeen telebistetan. Ekimenaren bigarren urtea da hau eta aurten, 13 film berri gehitu dituzte zerrendara: 80 egunean, Arriya, Izarren Argia, Olentzero eta oparien ordua edota Amerikanuak, besteak beste. Filmeak ikusteko aukera Gabonetan bakarrik izango da, urtarrilaren 15a arte, hain zuzen.
Zein filme ikusiko duzu gaur arratsaldean?
Sartu eta ikusi dituzun aukerak!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

0 erantzun:
Publicar un comentario en la entrada