2007az geroztik euskaltegiko mintzalagunen, kultur-asteen, barnetegien eta beste mila kontutxoren berri ematen...



2012-01-20

Mintzalagunak Miarritzera goaz

Gure mintzalagunek ez dute berriketarako aukerarik galtzen eta orain ere igande goiz pasa polita antolatu digute. Ikasturte honetan egingo duten bigarrena izango da eta aurrekoan bezalaxe laku bat hartu dute aitzakia, hara joan eta igandeko lehen orduak elkarrekin solasean emateko. Urtarrilaren 29an, hileko azken igandean, izango da zita. Goizeko bederatzietan abiatuko dira euskaltegitik Miarritzera joateko. Hango lakuaren bazterretan bueltaxka eta hamaiketakoa egin, ondoren herrira hurbildu eta bertako kaleetan barrena zokomiran ibili, eta hirurak alderako buelta berriro Trintxerpera.
Auto arazorik ez dugu izango, beraz, oraindik izena eman ez baduzu baina txangoak tentatzen bazaitu, zatoz. Pozik hartuko zaitugu!