2012-01-29
Mintzalagunen goiz pasa
Miarritzeko Marion lakuaren inguruko ibilaldirik gabe geratu gara gaur mintzalagunok. Ez, ordea, solaserako aukerarik gabe. Eta euria bide osoan lagun izan dugun arren, aterguneren bat edo beste ere izan dugu eta horrekin konforme. Gaurko ibilbidea: Trintxerpetik Zurriolara, handik Paseo Berrira eta hari buelta...eta jakina, hamaiketako sendo-sendoa denok elkarrekin. Blai eginda geundenez, pozik hartu dugu Alde Zaharreko gozotegiak eskaini digun aterpea eta hango mahai luzearen jiran eserita konturatu orduko bi orduko berriketaldia egin dugu. Bazkaritarako garaia ere gertu genuenez, buelta berriro Trintxerpera -eguzki gozo-gozoa lagun honakoan-. Merezi izan du!
Eta honela abiatu da XVIII. Kultur Astea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

3 erantzun:
Meteorologia kaskarra....baina mintzalagunok kosta ahala kosta elkartu ginen!!
Argazkiak
Argazkiak oso politak dira, eskerrik asko!
Publicar un comentario en la entrada