2012-01-27
XVIII. Kultur Astea
Bi egun barru emango diogu hasiera XVIII. Kultur Asteari. Igandean Mintzalagunen goiz pasarekin hasita, hurrengo larunbateko Santa Ageda bezperako koruak eta ondorengo afari-merienda arte jardueraz bete-betea dator aurten ere pasaitar guztientzat antolatu dugun astea.
_______________________________________________
Hemen duzue egitaraua:
_______________________________________________
Urtarrilak 29 (igandea)
Goizeko 09:30etan mendi-buelta (Mintzalagunekoek bideratuta)
_______________________________________________
Urtarrilak 30 (astelehena)
Goizeko 10:00etan hitzaldia EMOZIOEN ADIMENA (Karmele Gurrutxaga hizlari)
_______________________________________________
Otsailak 1 (asteazkena)
Goizeko 10:00etan BERTSOLARI filmaren proiekzioa eta, ondoren, Asier Altunarekin solasaldia. Trintxerpeko Alkateordetzan
_______________________________________________
Otsailak 2 (osteguna)
Arratsaldeko 17:30ean POESIA-ERREZITALDIA Joan Mari Irigoienen eskutik
Arratsaldeko 19:00etan KANTUZ BIZI kantu saioa
_______________________________________________
Otsailak 3 (ostirala)
Iluntzeko 20:00etan afaria GARTZIATEGI sagardotegian
______________________________________________________________________________
Otsailak 4 (larunbata)
Iluntzeko 19:00etan SANTA AGEDAKO KORUAK Gudari plazatik aterako dira, Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolariekin. Ondoren, afari-merienda
______________________________________________________________________________
(BERTSOLARI filma izan ezik, Kultur Asteko emanaldi guztiak euskaltegian izango dira. Sarrera librea da)
______________________________________________________________________________
Urte hauetan guztietan euskaltegitik pasa zareten ikasleoi eta Pasaiako herritar guztioi Kultur Asteko jardueretan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Zatozte!!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

0 erantzun:
Publicar un comentario en la entrada