
Oporretan ere zabalik egongo dela gure txoko hau, alegia.
Zertarako? Lehenik eta behin euskaltegian izerdi patsetan udako ikastaro trinkoan lanean ari diren bi taldeek erabiltzeko... eta gero, oporretan zabiltzatenok ere sartu-irten bat egiteko. Udan denerako izaten da denbora gehiago: leku berriak ezagutzeko (eta lagunei gomendatzeko), beti gustatu izan zaizkigun txokoetara bueltatzeko, bateko eta besteko jaietan ibiltzeko (eta zer giro topatu dugun esateko), irakurtzeko, eta musikaren erritmoan dantzan ibiltzekoooooooo.
Horixe ba kontua, zertan zabiltzaten esatea. Eta nahi izanez gero, argazkitxoren bat ere bidaltzea. Ea zeinek ematen duen lehen urratsa eta zabaltzen duen erantzunen tartea.



